Compartir

Azkenengo hilabeteetan, zibererasoekin lotutako albisteak esponentzialki hazi dira. NBEaren arabera, 39 segunduro zibereraso bat gertatzen da munduan, eta email maltzurren datua %600a hazi da azken urtean. Eraso hauen helburuak Ibex 35eko enpresak, ETEak, erakunde publikoak… izaten dira. Errealitatean eraso hauek ez dira batere berritzaileak,  ez erabiltzen diren teknikengatik, ez lortu nahi dituzten helburuengatik.

Hiscox Readiness Report 2020-ren txostenaren arabera Espainiako enpresa guztien batez besteko zibereraso-kostua 66.800 eurokoa izan zen 2020an, eta milioi erdira hurbiltzen da enpresa handien kasuan. Esan beharra dago, kostu hori gure inguruko beste herrialdeena baino %30 handiagoa dela batez beste.

Zergatik dira hain errentagarriak zibererasoak Espainian?

Adituek deritzote ziberkrimenaren negozioa errentagarria dela Espainian ez dagoelako zibersegurtasunarekin lotutako enpresa-kultura nahikorik, ez zuzendaritza-mailan, ez oinarrizko langileen artean. Egia da zibersegurtasunari lotutako aurrekontuak handitzen ari direla azkenaldian, baina hala ere, IT taldeei ez zaizkie behar adina baliabide ematen segurtasun-azpiegituretan inbertsioak egiteko, ezta zibersegurtasun adituak kontratatzeko. Horren ondorioz, tresna egokiekin erraz detekta daitezkeen erasoak arrakasta izaten ari dira. erraz detekta daitezke tresna egokiekin, eta helburua lortzen ari dira. Eraso ohikoenak honako hauek izaten dira: phishing (informazioa lapurtu edo malwareren bat instalatzen duten iruzurrezko mezu elektronikoak), ingeniaritza sozialeko teknikak ustiatzen dituztenak (langileak engainatzea ordainketa bat egiteko edo informazio konfidentziala emateko) eta ransomware (Everisen kasuan bezala, estortsioa egin ohi da datu kritikoen lapurretaren bidez).

COVID-19aren efektua zibersegurtasunean

Pandemiaren ondorioz, telelanaren erabilera masiboki hazi da hainbat sektoretan. Hala ere, oso enpresa gutxi zeuden prest era seguruan aplikatzeko eta hain denbora gutxian, ondorioz, langile askok behar bezala babestuta ez zeuden gailuak erabili dituzte, eta horrek zibererasoak eragin dizkie enpresa askori.

Beste alde batetik, pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, enpresa askok murrizketak egin behar izan dituzte egoerari aurre egiteko. Horregatik, IT sailek telelanaren kasuistikari aurre egin behar izan diote, aurrekontu txikiagoarekin.

Gaur egungo erasoen ondorioz, zibersegurtasuneko inbertsioa murrizten duten planteamenduen porrota nabarmena da. Denboraren joanean ikusi da zibererasoek kostu handia dakartela enpresentzat, bai zenbateko ekonomikoagatik, bai konprometituta dagoen informazioagatik (enpresaren irudiari eta izen onari eragiten die). Egoera horretan, kontuan hartu behar da zibersegurtasunean inbertitzea lehiakortasun-abantaila garrantzitsua dela mota guztietako enpresa eta erakundeentzat. Erasoak saihestea edo, besterik gabe, eraso horren ondoriozko kostuak arintzea, ekonomikoak nahiz irudizkoak izan, abantaila erabakigarria da beste lehiakide batzuen aldean.

#Zibersegurtasuna  #Lehiakortasunabantaila #Zibererasoa

Iturria: El Economista

Gure blogarekin egunean egoteko, jarraitu gure sare sozialetan:

.
.
.
.
.