Nortzuk gara?

Javier Asís

Javier Asís HodeiCloudeko COO eta teknologia zuzendaria da. iHodeien garapena koordinatzeaz eta hodeiaren mantentze lanez arduratzen da. 

Javierrek sistema informatikoen kudeaketan eta data center visualization esparruetan esperientzia handia du.

Freelance lez lan egin du eta security engineer-en tituludun aditua da.

Manuel Asís

Manuel Asís HodeiCloudeko CEOa eta zuzendari komertziala da. Titulu bikoitza du Meatzaritza Ingeniaritzan eta Ingeniaritza Zibilean. Bere gaitasunen artean enpresaren ordezkaritza eta bere finantza kudeaketa nabarmentzen dira.

Manuelek esperientzia zabala du nazioartean ezagututako enpresetan, hala nola Arcelormittalen eta Renault-Nissanen, non enpresa horien munduko guztiko ordezkaritzei aholkatzeko aukera izan duen.

Ryoko Yamasaki

Ryoko Yamasaki HodeiClouden CMOa eta Nazioarteko Harremanen zuzendaria da, enpresaren marketing guztiaz arduratuz baita produktuen internazionalizazioaz. 

Wilson Japan eta Jaguar Japan bezalako enpresetan lan eginda, bezeroaren orientazio esparruan eta nazioarteko kontaktuen eratzean gaitasun nabarmenak garatu ditu.

Nondik dator HodeiCloud sortzeko ideia

HodeiClouden irmotasunez sinisten dugu telelana segurua dela, errentagarria eta produktibitatea areagotzen duela nabarmenki. Horretarako, ezinbestekoa da era efizientea telelan egiteko tresnak izatea edonon. HodeiCloud behar hori hornitzeko helburuarekin sortu zen, eta iHodeien erabilera proposatzen du edozein enpresarentzat, modu seguru batean  datu, informazio eta programa guztietara sarbidea izan dezaten, euren zereginak behar bezala egin ditzaten.

Baloreak eta helburu soziala

iHodei plataformaren bitartez ETEn eta autonomoen eraketa eta funtzionamendua sustatu nahi ditugu, euren IT saila azpikontratatu ahal izateko, enpresaren beste sailetan zentratzea posible izateko. Horrela, iHodei-i esker enpresa hauek edozein gertakizunen aurrean prest egongo dira, edozein gailutatik lan eginez modu seguruan. Beste alde batetik, HodeiClouden ingurumenarentzat jasangarria eta onuragarria den garapen ekonomikoan apustu egiten dugu. Horregatik, gure bezeroek zerbitzari lokalak erostea saihesten dugu, geroagoko hondakina eta horrek dakarren kutsadura saihestuz.