Urruneko mahaigainak
HodeiCloudek mahaigain birtual pertsonalizatua garatzen du erabiltzaile bakoitzak cloud computing teknologiaz, adimen artifizialaz eta zibersegurtasun maila altuaz goza dezan.
1. Cloud Computing Plataforma:
1. Enpresaren datuen biltegiratzea eta migrazioa:
Erabiltzailearen zerbitzari lokalen datuak hodeira migratuko dira hiru modutan:
- Matrizean oinarritutako software baten bidez: aukera hau onena izango da antzeko sistemen artean datuak mugitzeko.
- Host-ean oinarritutako software baten bidez: erabiltzaileak aplikazio zehatz baten migrazioa behar duenean egingo da, hau da, artxiboen kopia, plataformaren eguneratzea…
- Sare gailuen erabileraren bidez: aukera hau baliagarria izango da erabiltzaileak bolumenen, artxiboen edo tamaina handiko datu blokeen migrazioa behar duenean.
2. Mahaigain birtuala tresna eta informazio guztiarekin
Mahaigainak erabiltzaileak behar dituen ofimatikako programa guztiak ditu, ERPa, CRMa, datu baseak eta sistema operatiboak.
3. Segurtasun kopia periodikoak:
Zibereraso kasuan informazio galtze minimoa bermatzeko ekipo guztiaren segurtasun kopiak egiten dira.
2. Zibersegurtasun sistema
1. Autentifikazio sistema
- Erabiltzaile eta pasahitza
-
IP helbideen geolokalizazioa: iHodeiek enpresak berak garatutako garapen software baten bidez egiten du geolokalizazioa, era automatikoan. Horretarako, erabiltzaile bakoitzarentzat baliozko kokapenak ezarriko dira, eta IP helbideak eta kokapenak berdinak ez badira sarbidea ukatuko zaie.
-
IP helbideen balidazioa eta filtrazioa: HodeiCloudek IP helbideen balidaziorako erabiltzen duen teknika “Port Knocking” da. Port Knocking, euskaraz portuen kolpea, portuak zabaltzea ahalbidetzen duen mekanismoa da, itxita dauden portuei egindako aurrezarritako konexio saiakeren bidez.
2. Adimen artifiziala erabiltzaileen jarrera aztertzeko:
Sistema honen helburua erabiltzaileen jarrera aztertzea da (behavioural analysis) zibersegurtasun maila handitzearen helburuarekin, barne mehatxuak eta erabiltzaile moduan erregistratu diren hacker posibleak antzemanez.
3. Kudeaketa Dokumentalaren Zerbitzua:
HodeiCloudek kudeaketa automatikoa eta dokumentu ezberdinen digitalizazioa ahalbidetzen du era automatikoan tratatuak izan daitezen, eraginkortasun handiagoa eta denboraren kudeaketa hobetuz.
Produktuaren ezaugarriak
Hodei zerbitzaria, datuak, karpetak eta aplikazioak partekatzeko beste erabiltzaileekin.
Windows lizentzia.
Mahaigaina hodeian MS Office lizentziadun erabiltzaileentzat.
Edozein gailutatik sarbide segurua (ordenagailua, tableta, telefonoa).
Zerbitzuaren ezaugarriak
Mantentze eta eguneratze zerbitzua.
Antibirus eta su-hesi eguneratua.
Eguneroko segurtasun kopien zerbitzua.
Datuen eta sistemaren errestaurazio azkarra.
Ze desberdintasun daude iHodeien eta urruneko mahaigain baten artean?
Beste aplikazio batzuek gailuak euren artean konektatzea ahalbidetzen duten arren, HodeiClouden soluzioak zure lan espazio guztia hodeira migratzea ahalbidetzen du, edozein momentutan eta zauden lekuan zaudela sarbidea izan dezazun, klik huts batekin.
Zuren lanpostura sartu mundutako edozein tokitik, hondartza edo menditik.
Eduki, agiri eta aplikazio guztietara izango duzu sarbidea. Gogoratu zure ordenagailua dela.
Ez da beharrezkoa etxeko ordenagailua edo bulegokoa piztuta uztea.
Urruneko aplikazioak
Behartuta bulegoko ordenagailua piztuta uztera.
Kasu askotan dokumentuetara eta emailera sarbidea bakarrik. Gogoratu, hori ez da telelana!
Ezin zintezke konektatu sartu behar zaren ordenagailua itzalita badago.