Compartir

Duela bi aste, Javier Diéguez eta Raquel Ballesteros (Basque Cybersecurity Centre) izan genituen bisitari. HodeiCloud ezagutu nahi zuten: zertan aritzen den enpresa, zer helburu dituen, zer ingurunetan lan egiten duen… Jarraian, HodeiCloud-en nabarmendu beharreko puntuak azalduko ditugu, Basque Cybersecurity Centre-ko bi kideei aurkeztu zitzaizkienak.

Lehenik eta behin, nabarmendu behar da HodeiCloud gure ekosisteman langile autonomoei eta ETEei zibersegurtasun-zerbitzuak eskaintzen dizkien enpresa bakanetako bat dela. Hainbat marka multinazionalek eskaintzen dituzte zerbitzuak alderdi horretan, baina enpresa handiei zuzenduta daude. Horregatik, HodeiCloud-ek eskaintzen duen produktua enpresa txikien beharretara egokitzen da, baita euren aurrekontura.

HodeiCloud-en produktua iHodei izeneko mahaigain birtual integrala da, eta Cloud Computing eta Adimen Artifizialaren teknologiaren bidez garatu da. Urruneko idazmahai horri esker, enpresek beren zerbitzari lokalak gorde ditzakete, eta, hala, edozein tokitatik edozein momentutan sar daitezke programa guztietara (ERP, CRM, datu-baseak…) eta, gainera, edozein gailutatik.

ETE eta autonomo gehienek informatikako sailik ez dutenez, HodeiCloud zibersegurtasuneko eta telelaneko arazoei erantzuten saiatzen da. Horretarako, HodeiCloud-ek %100era enpresen beharretara eta haien ezaugarrietara egokitutako plana diseinatzen du. Azken helburua da enpresak ez gelditzea lapurreta, birus edo hackeo baten ondorioz, baizik eta uneoro babestuta egotea eta  inolako segurtasun-tarterik ez izatea.

HodeiCloud-ek software onenak ditu, eta, gainera, bezeroen zibersegurtasuna areagotzeko birtualizazio-teknikak erabiltzen ditu. Kontingentzia-plan guztiak bezero bakoitzarentzat diseinatuta daude; horregatik oso eraginkorrak dira. Hileko kuota baten bidez, produktuari dagokion renting teknologikoa estaltzen da, eta horrela,  mantentze-lanetako teknikariak kontratatzeko gastuak kentzen dira. Horrez gain, azken berritasun gisa, HodeiCloud-ek Ticket-bai-rekin bateragarriak diren fakturazio-programak ezartzen laguntzen du, autonomoen eta ETEen digitalizazio-prozesuaren atal gisa.

Autonomoa bazara edo ETE bat baduzu, igo zure negozioa hodeira eta saihestu estresa.

#HodeiCloud #BasqueCybersecurityCentre #Zibersegurtasuna

Gure argitalpenik ez galtzeko, jarrai gaitzazu sare sozialetan:

.
.
.
.
.